viernes, 15 de mayo de 2015

ITZIO EZAGUTZEN



ITZIO EZAGUTZEN
Kaixo! Dakizuen bezala gu  6.mailako ikasleak gara, eta hurrengo urtean Itzioko ikastetxera joango gara, bigarren hezkuntza hastera.
Hiruhileko hau pixka bat dedikatu diogu DBHri, horri buruz gehigo ikasteko eta ezagutzeko. Ekintza hauen barruan, andereñoek proposatu ziguten Itzion egon ziren bi mutil gonbidatzea. Ikasle hauek batxilerreko bigarren mailan daude orain.  Gure gelako ikasleen anaiak dira.
Etorri baino lehen taldean galdera batzuk prestatu genituen beraientzako.   Bere bisitaren eguna heldu zen,  eta prestatzeko denok bildu ginen Milaren gelan. Bertan Xabier Fernandezen anaia Ander eta Unaxen anaia Euken zeuden.

Gauza hauek azaldu zizkiguten:
-Lagun gehiago egingo ditugula
-San Andresen eskolako handienak garela eta DBH-ra joaten garenean txikienak izango garela.
- Gelan adi egoten bazara, gero ikasteko errazagoa izango dela. Eta zaitasun gutxiago edukiko dituzu
-Eskola eta gero, etxera joaterakoan, lehenengo ikastea komeni dela.
-Lo gutxiago egingo dugula, lehenago eskolara sartzen garelako.
-Beraientzat maila zailena laugarren maila izan zen.
-Irakasle batzuk oso zorrotzak direla.
-Berandu heltzen bazara negatibo bat jartzen dizutela.

-Lehenengo mailan ordu 1 ikastea komeni dela, bigarren mailan 2 ordu…
-3. Eta 4. Mailakoak futbol zelaia erabiltzen dutela eta 1. eta 2.mailkoak frontoia erabiltzen dutela jolas garaietan .
-2. Mailan taldeak berriro nahasten direla.
Asko ikasi genuen, eta orain hobeto dakigu nola prestatu DBHra joateko. Eskerrik asko Ander eta Euken!

IPURTERRE



IPURTERRE EGUNA

Gimnasioan geundela, Belenek sorpresa bat zeukala, esan zigun:
Gure gelako Maddi Tejadak ipurterre irabazi zuela!!
Orduan, maiatzak 13an, azteazkena, Unibertsitate Laboralera joan ginen, Maddiren sari banaketa ikustera.
Heldu ginenean, sorpresa bat hartu genuen:
Sari banaketaz aparte, Eriz izeneko mago bat zegoen!!
Magoa, oso ona zen, gauza harrigarri asko egiten zituen eta gehienak barregarriak ziren. Magoak honako trikimailu hauek egin zigun:

-        Paperezko zapi bat hartu eta erditik moztu zuen, gero poltsa batean sartu eta ateratzerakoan, apurtuta jarraitzen zuen,  baina beste forma batean!! Azkenean berriro zapia osorik jartzea lortu zuen. Gure gelako Nahia Gonzalez trikimailu bat egitera atera zen.
Azkenik, Maddiren momentua heldu zen!! Eszenatokira igo eta sariak eman zizkioten.

 



OSO GOIZ ATSEGINA IGARO GENUEN UNIBETSITATEAN!!

















jueves, 14 de mayo de 2015

IPURTERRE

Ipurterre ipuin-lehiaketako sariak

 

Hona hemen aurtengo irabazleak lehen Hezkuntzan:

LH 1-2 mailan Lucia Alonso (La Salle Isasi).
LH 3-4 mailan: Joanes Lazarobaster (Iturburu).
LH 5-6 mailan: Maddi Tejada (San Andres).



ikusi ipuinak

martes, 3 de marzo de 2015

ITSASOKO MAKETA









ITSASOKO MAKETA













Irakasleak itsasoko sakonerak
agertzen ziren bi mapa eman zizkigun . Mapak ulertu ondoren  bat aukeratu genuen eta  maketa tridimentsional bat egiten hasi ginen,
plastilina erabiliz, itsasoko sakonerak azaltzeko.




Gelan 4 laguneko 6 talde egin
genituen eta talde bakoitzari 4 plastilina mota eman ziguten. Arkatzarekin  Penintsula Iberikoa egin genuen eta gero
plastilina jartzen hasi ginen. Maketa tridimentsionala egiteko uraren
sakoneraren araberan plastilina gehiago edo gutxiago jartzen genuen, eta
penintsula Iberikoa egiteko talde gehienak papera jarri genuen, paperaren
gainean plastilina eta oso ondo gelditu zitzaigun, gainera tridimentsionala ematen
zuen.
Baino batzuk arazoak izan
genituen sakonera azaltzeko, lurrari sakonera gehiegi eman geniolako. Azkenean
konturatu ginen eta sakonera ezberdinak ondo azaltzen saiatu ginen. Maketak
hirugarren pisuan ikusgai dituzue!!!




jueves, 26 de febrero de 2015

GURE PROIEKTUAN METRO²

ITSASOKO ANIMALIAK proiektuarekin gabiltzala, ozeanoen hedaduraz hitz egin duen testu bat topatu dugu. Bertan beste datuen artean, kilometro²-ak  agertzen dira. Hortik abiatuta metro²-a aztertu dugu. Hona hemen egindako lanak.