viernes, 15 de mayo de 2015

ITZIO EZAGUTZEN



ITZIO EZAGUTZEN
Kaixo! Dakizuen bezala gu  6.mailako ikasleak gara, eta hurrengo urtean Itzioko ikastetxera joango gara, bigarren hezkuntza hastera.
Hiruhileko hau pixka bat dedikatu diogu DBHri, horri buruz gehigo ikasteko eta ezagutzeko. Ekintza hauen barruan, andereñoek proposatu ziguten Itzion egon ziren bi mutil gonbidatzea. Ikasle hauek batxilerreko bigarren mailan daude orain.  Gure gelako ikasleen anaiak dira.
Etorri baino lehen taldean galdera batzuk prestatu genituen beraientzako.   Bere bisitaren eguna heldu zen,  eta prestatzeko denok bildu ginen Milaren gelan. Bertan Xabier Fernandezen anaia Ander eta Unaxen anaia Euken zeuden.

Gauza hauek azaldu zizkiguten:
-Lagun gehiago egingo ditugula
-San Andresen eskolako handienak garela eta DBH-ra joaten garenean txikienak izango garela.
- Gelan adi egoten bazara, gero ikasteko errazagoa izango dela. Eta zaitasun gutxiago edukiko dituzu
-Eskola eta gero, etxera joaterakoan, lehenengo ikastea komeni dela.
-Lo gutxiago egingo dugula, lehenago eskolara sartzen garelako.
-Beraientzat maila zailena laugarren maila izan zen.
-Irakasle batzuk oso zorrotzak direla.
-Berandu heltzen bazara negatibo bat jartzen dizutela.

-Lehenengo mailan ordu 1 ikastea komeni dela, bigarren mailan 2 ordu…
-3. Eta 4. Mailakoak futbol zelaia erabiltzen dutela eta 1. eta 2.mailkoak frontoia erabiltzen dutela jolas garaietan .
-2. Mailan taldeak berriro nahasten direla.
Asko ikasi genuen, eta orain hobeto dakigu nola prestatu DBHra joateko. Eskerrik asko Ander eta Euken!

No hay comentarios:

Publicar un comentario