2064 urtean
Denboraren makinan sartu gara eta heldu gara 2064 urtera. Nagusiak gara, eta gure bilobei kontatu diegu nola ospatu genuen Untzagan, San Andres eskolako 50 urteurrenean.
2014ko irailaren hogeita hamarrean San Andres eskolak berrogeita hamar urte betetzen zituen eta ospatzeko Untzagan dantza bat egin behar genuen. 4 urtetik-6. maila arte ikasle guztiak joan ginen, 6. mailako ikasleak 4 urteko ume bat (eskutik) hartu genuen eta haiekin Untzagaraino joan ginen. Umeak (4 urtekoak) lehenengo harmailan laga eta gu 8. harmailara joan eta han eseri ginen baina bustita zegoenez, zutik egon ginen. Dantza 11:00etan hasten zen baina gu 10:30etan han geunden. Gurasoak etortzen hasi ziren eta 11:00etan gurasoak ixa-ixa Untzaga osoa bete zuten, eta nik pentsatu nuen:
Untzaga ez da bakarrik gurasoena baizik gurea ere.
Dantzan hasi ginenean niri denbora oso azkar pasatu zitzaidan. Dantza bukatu ondoren 4 urtekoei eskua eman eta berriro eskolara bueltatu ginen eta oso ondo pasatu nuen!!
ETA ILOBAK BIHAR ESKOLARA JOAN ETA ANDEREÑOARI ESAN:
- ESKOLAK, AURTEN 100 URTE BETE DITUELA ETA EA ZER EGINGO DUZUEN OSPATZEKO??
-----------------
Oso ondo pasa nuen, nire lagunekin eta dantza egiten . . .
Lehenengo Untzagara joan ginen txikiekin eta gero tokatu zitzaigun itxarotea pixka bat 10:30etatik 11:00taraino.
Geroago dantzatzen hasi ginen eta uste dut,denon gustukoa zela, niri asko gustatu zitzaidan. Dantzatzean eszenatokiko taulak mugitzen ziren.
Bueltatzerakoan ume bat hartu genuen eta eskolara bueltatu ginen.
----------
--------
Duela 50 urte 2014/9/30 esango dizuet zer gertatu zen.
San Andres eskola, 50 urte egiten zituen eta ospatzeko dantza bat egin genuen Untzagan. Dantza eskuetan deitzen zen. 10:15ean atera ginen eskolatik. Untzagara heldu ginen eta euria hasi zen baina ez asko. Dantza egiten geundenean pozik geunden baina batzuk ez, dantza bukatu zenean eskolara itzuli ginen eta hau izan zen egun zoragarria.
-------------
Kaixo biloba maiteok !!! ipuin oso polit bat kontatuko dizuet. Ni 6.mailan nengoenean San Andres eskolak 50 urte egin zituen. Hori ospatzeko dantza bat egin genuen Untzaga plazan. Denok eskolako kamiseta eraman genuen, 4 urtetik 6 mailara. Guk 4 urteko umeei eskua eman genien eskolan eta Untzagara joan ginen. Prentsa aurrea bukatu zutenean dantza egin genuen. Dantza “Eskuetan” deitzen zen. Oso ondo dantzatu genuen eta ondoren beste 4 urteko bati eskua eman eta eskolara itzuli ginen. Egun hori asko disfrutatu nuen, gainera asko disfrutatu behar nuen, 6. maila bukatzen zenean beste eskola batera joan behar nintzelako.Baina hori beste egun batean kontatuko dizuet
-----------
Kaixo iloba maiteak!!! gaur 2.064ko, irailaren 30a da eta urte honetan San Andres eskolak 100 urte betetzen ditu. Laster Untzagara noa San Andreseko umeek egiten duten dantza bat ikustera bitartean istorio bat kontatuko dizuet
50 urte atzera:

50 urte aurrera:
Bueno heldu naiz Untzagara, bihar beste istorio bat kontatuko dizuet.
---------------------------
-Kaixo Pepe eta Juan!
-Kaixo aitona!
-Badakizue zer gertatu zitzaidan orain dela 50 urte?
-ZEEEEER?
-Ba orain dela 50 urte, San Andres eskolak 50 urte egin zituen eta Untzagara joan ginen dantza bat egitera, dantza Eskuetan zen. Abesti oso-oso zaharra zen nire garaikoa baino pixkatxo bat zaharragoa zen. Dantza egin baino lehen harmailetan egon ginen eta hainbat abesti jarri zuten, guraso asko etorri ziren gu ikustera. Dantzatzean ez zegoen leku handirik baina konpondu ginen.
-oso ondo aitona baina joan behar gara gaur 100. urteurrena da.
-----------
:ni iloba
-Ilobatxo!
-Zer aitona, zer?
-Inoiz azaldu dizut ni San Andresen pasa nintzela lehen hezkuntza?
-Bai zera, zu San Andresen…
-Bai. Bertan 50 urteurrena bizi izan nuen.
-Eta ospakizunen bat egin zenuten?
-Ikusi. Egin genuen lehen ospakizuna erdiko plazan, lehen Untzaga zena, aurkezpen eta ondoren dantza bat egin genuen.
-Orduan erreza izango zen, ezta?
- Ez pentsa. Lehen askoz txikiagoa zen.
-Nola izan zen zuretzako?
-Gu, 6. mailako bakoitza 4 urteko ume bat hartu genuen. Beraiei bere harmailetan laga eta ondoren gurean kokatu ginen. Oso urduri nengoen, Untzagan jende asko zegoelako, baino pozik nengoen azkenik dantza egingo genuelako, eta urduritasuna gainetik kenduko nuelako. Pixka bat itxaro genuen prentsa aurrea heltzera. Denok iritzi zirenean alkatea etorri zen eta hitz batzuk esan zituen mikrofonotatik. Azkenean dantza egin genuen, eta bikain pasa nintzan. Bukatzerakoan zirimiri egiten hasi zen. Neretzako dena ondo atera zen.
-Eta beste ospakizunen bat egin zenuten?
-San Andresekoak hau prestatu zuten; mendi irteera bat, kirol astea, Gabonetako jaialdia, ate irekien eguna, aste gastronomiko bat eta bazkari-erakusketa bat.
- Agur aitona!
-----------
Orain dela urte asko, ni txikia nintzenean San Andres izeneko eskola batean ikasten nuen. Eskola horrek 50 urte bete zituen. Abesti bat ikasi genuen (Eskuetan) deitzen zen abestia. Ospatzeko Untzagara igo ginen ia eskola guztia. 2 eta 3 urtekoak eskolan geratu ziren oso txikiak zirelako. Han abestu eta dantzatu genuen abestia, jende asko etorri ziren ikustera. Eta bukatzerakoan eskolara itzuli ginen.
------------------
Orain dela 50 urte San Andres eskolak 50 urte egin zuen , Untzagara joan ginen dantza egitera. Zorte handia eduki genuen egun hori ospatzeko aukera izan genuelako.
Dantzatu genuen San Andreseko ikasle guztiak, egun horretan oso ondo pasatu nuen , ume txikiekin joan ginen eskutik eskolatik Untzagaraino eta niri tokatu zitzaidan ume batekin jotzen zidala eta ez zuen hitz egiten .
-----------------
Tinbrea entzuten dut. Ez nekien zein zen (edo ziren). Orain gogoratzen naiz, nire bilobak etorriko dira!!! Ze ondo.
(Atea irekitzen da) eta biak esaten dute:
Nik:
-Kaixo!
Beraiek kontatu didate bihar eskolakoekin dantza bat egingo dutela eta nik kontatu diet nire dantza eskolakoekin txikia nintzenean. Hau esan nien:
Ni txikia nintzenean dantza bat egin nuen eskolakoekin.
-A bai??
-Ba bai eta “ Eskuetan ” deitzen zen abestia Untzagan egin genuen.
-Zer da Untzaga?
-Lehen zegoen plaza handi-handi bat. Beno jarraitzen dut. Ailegatzerakoan oso pozik nengoen. Ere prentsaurrekoa egin zuten. Gainera, alkate jauna etorri zen. Sorpresa handia izan zen.
Dantza egiteko ordua heldu zen. Denak oso pozik jaitsi ginen harmailetatik dantza egiteko. Dantza egin genuen eta txiki bati eskua emanda eskolara bueltatu ginen. Beno lo egiteko ordua da joan ohera aguuuuur!!!
-Aguuuuur!!!
-----------------
Orain dela 50 urte, San Andres ikastetxeko 50 urteurrena zen. Hori ospatzeko ekintzak egin genituen, bat Untzagara joatea izan zen eta han dantza egin genuen. Dantza eskuetan deitzen zen. Guk lau urtekoei Untzagaraino eraman behar genituen.
Euria egingo zuela pentsatzen nuen, baina azkenean ez zuen egin. Gainera orduan alkatea zena, etorri zen, Migel De Los Toyos. Jende pila bat zegoen guri begira eta argazkiak ateratzen, denak interneten zeuden. Interneta lehengo gauza bat zen jendeak e-maila bidaltzeko, argazkiak ikusteko, irakurtzeko eta gauza pila bat egiteko.
Dantza egin ondoren eskolara bueltatu ginen, oso ondo pasatu nuen nire lagunekin dantza egiten.
----------------
Bilobak, orain dela 50 urte San Andres eskolak (nire eskola) 50 urte bete zituen … Bueno orain 100 ditu!!! Hori ospatzeko dantza bat egin genuen, “ESKUETAN” deitzen zen. Dantza hori Untzaga plazan egin genuen.
Eta orain kontatuko dizuet zer gertatu zen. Bakoitzak 4 urteko ume bat hartu eta Untzagara eraman genuen. Untzagan lehenengo harmailan laga 4 urteko umeak eta guk zortzigarren harmailara igo ginen. Eta ondoren … … DANTZA EGITERA!!! Dantza egiterakoan euria hasi zen eta denok pentsatu genuen zaparrada botako zuela baina suertea izan genuen.
-------------------
Irailak 30ean asteartea dantza bat egin genuen Untzaga plazan. 4urtetara 6mailaraino Joan ginen. Dantza, eskuetan zen, guri 6 mailakoei 4urteko umeak tokatu zitzaigun Untzagara eramatea.
Ni oso ondo pasa nuen.
-----------
Kaixo Emili eta Andrea! zer moduz?
- Ondo, amama Eider
Jakin nahi duzue ze ondo pasatu nuen 2014ko irailaren 30an, asteartea?
- Bai
- Bueno ba hasiko naiz: 4urtetik 6.maila arte dantza polit-polita egin genuen Untzaga plazan, dantza ”ESKUETAN” deitzen zen, oso pozik nengoen ez nuelako inoiz horrelako esperientzia izan.
Emili eta Andrea gustatu zaizue nire istoriaaaa?
- Baiii, politaa izan daa!
--------------
-----------------
Kaixo aitona!
-Kaixo biloba maitagarria!
-Kaixo!
-Gaur kontatuko dizut istorio bat
-Kontatu
-2014ko irailaren 30an dantza bat egin genuen San Andres eskolako 50 urteurrena izan zelako. Dantza egiteko abestia Eskuetan zen. Abestia egin zuena Gabi de la Maza deitzen zen. Dantza Untzagan egin genuen. Nik lotsa asko pasatu nuen dantza egiten jende asko zegoelako begiratzen. Untzagaraino joan ginen 4 urteko lagun batekin eta buelta eskolara ere bai, bere gelatan laga genuen 4 urtekoak eta gure gelara joan ginen.
-Bukatu da
-Oso interesgarria izan da, agur.
-Agur
-----------
2014ko Irailaren 30ean nik 10 urte nituen bakarrik eta nik eta nire eskolako lagunak dantza bat egin genuen eskolaren 50.urteurrena ospatzeko, baina ez genuen guk bakarrik dantza egin, eskola guztiak egin zuen dantza.
Untzagan geundenean geroz eta jende gehiago etortzen zen eta ni oso urduri nengoen. Dantza egiterakoan oso ondo eta oso pozik sentitu nintzen. Gainera lau urtekoei eraman genien eskutik Untzagara eta itzultzeko berdin. Oso ondo pasatu nuen eta gainera abestia eta dantza oso politak ziren. Egun horretan oso ondo pasatu nuen.
Hori orain dela 50 urte gertatu zen gogoratzen dut ikasturte horretan gauza dibertigarri asko egin genituela baina hori beste istorio bat da eta beste egun batean kontatuko dut.
Orain dela 50 urte, 2014 Irailaren 30ean, ni 6. mailan nengoen eta San Andres eskolak 50 urte bete zituen, beraz San Andres eskolako ikasle guztiok Untzagara abiatu ginen dantza egitera. Entsegu asko egin genuen.
Abestiak “Eskuetan” zuen izena. Eskolatik Untzagara lau urteko ikasle batzuen eskutik abiatu ginen. Hara iristean ez zegoen jende asko eta harmailetan kokatu ginen. Geroz eta jende gehiago zetorren. Eta asteko ordua heldu zenean dantza egin genuen eta momentu hartan poz handia sentitu nuen. Egun berezia izan zen.
Joateko kaleko bi aldetik joan ginen, bakoitiak alde batetik eta bikoitiak bestetik. 6. 4. eta lehenengo 1. mailak eta 4 urtekoek eskolako aldetik joan ziren (bakoitiko aldetik) , eta 5. 3. 2. mailak eta 5 urtekoek kontrako aldetik (bikoitiko aldetik). Maila bakoitzak ume bat eraman zuen. 6. m- 4urtekin, 5. m- 5 urterekin, 4. m-1.mailarekin eta 3. m 2. mailarekin. Horrela joan ginen.
Goizeko 10:15etan heldu ginen Untzagara. Untzagara heldu eta bakoitzak bere harmailetan jarri zen. Han jende asko zegoen, baita birramona ere. Alkatea eta guztiz agertu zen. Andereño batzuk hitz egin eta gero prestatutako dantza egin genuen. Dantza Eskuetan zen. Dantza bukatu eta gero eskolara bueltatu ginen, 4 urtekoak gurekin eta 5 urtekoak 5.mailakoekin. Eskolara heldu eta bakoitza bere gelara joan zen. Eta horrela bukatu zen ospakizuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario