DAMASKINATUAN ADITUA DEN NELLYREN BISITA
2014ko azaroaren 13an damaskinatuan aditua den
Nelly Goin izeneko andrea etorri zen gure eskolara. Orain LEHENGO BIZITZA gaia
lantzen ari garenez eta aprobetxatzen gure gelako Victoriaren amama aditua dela damaskinatuan, eskolara etortzea eskatu
genion.
Aretoan 6.mailakoak Nellyrekin bildu ginen eta
bertan damaskinatuari buruz prestatutako galdeketa erantzun zigun.
Berak 10 urterekin eskola laga eta marrazki
eskolan hasi zen eta oso ona zenez marrazketan bere maisuak gomendatu zion damaskinatua ikastea. 12 urterekin bere
gurasoen lagun baten etxera joan zen ikastera. 3 urte ikasten egon ondoren
lanean hasteko prest zegoen. Bidebarrietan, Gisasola izeneko denda batera joan
zen froga bat egitera damaskinatu lana egiten hasteko eta lana lortu zuen. Lan
hau oso ondo ordainduta zegoen eta batzuetan bere anaia (mekaniko jefea) baino diru
gehiago irabazten zuen.
Berari damaskinatua egitea asko gustatzen
zitzaion, denbora asko dedikatzen zion
bere lanari, ez zen lan erreza asko kostatzen zitzaiolako piezetan marrazkiak
egitea. Lanak egiteko 24 kilateko urrezko haria, urrezko laminak, urre gorria
eta berdea erabiltzen zituen eta baita ere tresna bereziak behar zituen. Gramo bat hari 160 pezeta balio zuen (euro
bat). Urrea erosten zuen ‘’urredun’’ deitzen zioten batzuei. Lana beti etxean
egiten zuen eta ez zeukan ordutegirik. Enkargatutako lanak bukatu ondoren Gisasola dendara
eramaten zituen.
21 urte zituenean ezkondu, eta lana utzi zuen.
Berak jarraitu nahi zuen baino bere lehenengo haurdunaldia oso txarra izan
zenez ezin izan zuen jarraitu.
Zoritzarrez gaur egunean ez du ezagutzen inor damaskinatu lana egiten duenik
eta ez dauka berak egindako lan bat erez
baina bere alabak brotxe bat oparitu zion.
10 urte zituenean ogi zuria Eibarren
debekatuta zegoela eta bere ama eta bi lagun Elgoibarrera joaten ziren ogi
zuria erostera ´´estraperloa´´ egiteko. Bere anaiaren bizikletarekin
Maltzagaraino joaten zen guardia zibilak bigilatzeko. Behin guardia zibilak
harrapatu zuten eta arrandegi batean ezkutatu zen bertan ogia laga eta etxera
abiatu zen korrika.
Oso ondo pasatu genuen Nellyrekin eta asko ikasi genuen.
ESKERRIK ASKO ETORTZEA GAITIK NELLY!!


Asko gustatu zaigu, ez genekien zer zen "damaskinatua"
ResponderEliminar