lunes, 29 de septiembre de 2014

UNTZAGARAKO PROPOSAMENA

DANTZA EGUNERAKO 5. ETA 6. MAILAKOEN PROPOSAMENA Eskolako 50. urteurrena dela eta hainbat ospakizun egingo ditugu urtean zehar eta lehenengoa dantza bat egitea Untzagan, 4 urtetik 6. mailara, izango da. Abestia eta dantza ikasten ari gara. Orain azaltzera gatoz, egun horretan nola joan eta kokatuko garen Untzagako harmailetan eta plazan dantza egiteko. ESKOLATIK UNTZAGARA Eskolatik bi zutabe aterako dira. Zutabe bat bikoitien espaloitik, irakasleen atetik aterako dira: 6.maila+ 4 urte; 4.maila + 1go maila. Seigarren mailakoak jaitsi eta bakoitzak 4 urteko ikasle bat hartuko du eta aterako dira Untzagarantz. 4.mailakoak berdina egingo dute 1.go mailakoekin. Bigarren zutabea bakoitien espaloitik, jolastokiko atetik aterako dira. 5.maila+ 5 urte; 3.maila + 2. maila. Bosgarren mailakoak jaitsi eta bakoitzak 5 urteko ikasle bat hartuko du eta aterako dira Untzagarantz. 3.mailakoak berdina egingo dute 2. mailakoekin. HARMAILETAKO KOKAPENA Untzagara heltzen garenean, patiotik atera direnak eskumako eskaileretatik ( jubilatu ondoko eskailerak) joango dira igotzen harmailetara eta irakasleen atetik atera direnak beste aldeko eskaileretatik. Harmailetan kokapena txikitik handira izango da. Hau da 4 urtetakoak 1go harmailan, 5 urtetakoak 2.harmailan eta horrela 6. maila arte. Nagusiak txikiari lagunduko dio kokatzen bere tokian eta hau egin ondoren bere tokira joango da. Irakasleak ertzetan jarriko dira, baina ikusteko moduan. DANTZA EGITEKO KOKAPENA Prentsaurrekoa bukatu ondoren, dantza egingo dugu. Horretarako txikitik handira poliki-poliki joango gara kokatzen plazan. Lerro bakoitzean ikasgela bat jarriko da eta umeen artean baldosa bateko distantzia egongo da denok eroso egoteko. Hurrengo ilaran beste ikasgela hutsunearen atzean kokatuko da, “dametan” bezala. Irakasleak ertzetan jarriko dira, baina ikusteko moduan. Ertzetan hesiak ipiniko dira. UNTZAGATIK ITZULERA Bukatzen dugunean dantza denak lurrean eseriko gara. 6. mailakoak hasiko dira eskolara itzultzen bere irakaslearekin, jarraian 5.mailakoak, gero 4.mailakoak… denak atera arte. Talde bakoitza etorritako espaloitik bueltatuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario