lunes, 6 de octubre de 2014

50 URTE BARRU


2014ko irailaren 30ean 50. urteurrenari hasiera emateko Untzagan elkartu ginen. Emozioa, urduritasuna, dantza…


50 urte barru nola kontatuko dugu gure esperientzia?????


50.URTEURRENA
 
Gu 11 urte genituenean San Andres eskolan ikasten ari ginen. Eskolak 50 urte egin zituen. Ospatzeko Untzagan “Gure esku dago” abestia dantzatu eta abestu genuen.  Gu eskolako nagusiak ginen eta 4 urtekoak eraman genituen Untzaga arte. Abestia oso polita geratzen zen guk abesten  eta dantzatzen. Gurasoak etorri ziren gu ikustera. Gure eskolako 50.URTEURRENA  zenez Eibarko alkatea (Miguel de los Toyos) etorri zen hitz egitera.
IBAI- ASIER

50 URTE BARRU
Badakizue zer?
Orain dela 50 urte San Andresen geundenean… San Andresek 50 urte bete zituen.
Dantza bat egin behar genuen Untzagan, dantza Pirritx, Porrotx eta Marimototzena zen, “Gure esku dago” zuen izena.
Gu biok oholtzan dantzatu egin behar genuen, erreferentzia bezala denok guri kopiatzeko. Dantza egiteko irrikan geunden grabatuta izango ginelako, baina… musika hasi zenean inor ez zegoela imajinatu genuen eta oso ondo egin genuen.
Oso polita izan zen denok eskolako kamisetarekin dantza egiten ikustea. Eskolako “arduradunek ” prentsaurreko bat egin zuten.

Primerako egun bat izan zen, oso ondo pasatu genuen!!!

ITSASO - SARA

50 URTE BARRU

Orain dela 50 urte San Andres eskolako 50. urteurrena izan zen.

Ospatzeko Untzagan dantza bat egin genuen, 4 urtetik – 6. mailara.

Denok San Andreseko kamisetarekin joan behar ginen, batzuk berdeak beste batzuk laranjak, oso politak ziren.
Dantza egiteko momentua iritsi zenean batzuk oso urdurik jarri ziren jende asko zegoelako.
 OSO POLITA IZAN ZEN EGUN HORI !!!

 JENNIFER – AINHOA - PABLO

 50 URTE BARRU

Orain dela 50 urte zure aitonak eta biok eskuetan dantza polita eta interesgarria Untzagan dantzatu genuen. Guk 4 urteko umeak eskutik Untzagara eraman behar genituen eta ardura handia sentitu genuen. Untzagara heldu eta denok harmailetan tente jarri ginen, kamiseta berdea eta laranjekin oso polita geratzen zen. Prentsaurrekoa eta gero dantza egin genuen.  Gu azkeneko ilaran geunden  Itsaso eta Sara izan ezik eszenatokian zeudelako. Bukatu ondoren umeak hartu eta eskolara bueltatu ginen. Euria egin zuen baina bueno oso dibertigarria izan zen.

JULEN - JONE
 
50 URTE BARRU
Orain dela 50 urte, guk zeure adina genuenean, San Andres ikastetxeko 50. Urteurrena  izan zen, eta denok hori ospatzeko dantza bat  egin genuen Untzagan. Eskola guztiak San Andres eskolako kamisetak eraman genituen eta, egia esanda oso polita gelditu zen. Ondoren  Eibarko alkatea  etorri zen eta…

San Andreseko kamiseta jarri zuen!!! 

Ondoren dantza egitera joan ginen!!!!!!!

OSO ONDO SENTITU GINEN EGUN HARTAN !!!
JUNE - OLATZ

Orain dela 50 urte Untzagan dantza bat egin genuen, « Gure esku dago »  deitzen zen. Dantza hori eskola guztia egin genuen 3 eta 2 urtekoak izan ezik. Gu oso urduri geunden. Gure lagunei ez zitzaien gustatzen dantza egitea eta guri ere ez. 

Eskolatik irteterakoan guk 6.mailakoak 4 urtekoak hartu genituen eta Untzagara joan ginen. Hara heldu ginenean harmailetara igo ginen musika entzutera eta prentsaurrea entzuteko. Gustavok, gure zuzendaria, eskolari buruz hitz egin zuen dantza egin aurretik. Ondoren, “gure esku dago” abestia dantzatu genuen. Bueltan berriro umeak eskuetatik hartuta joan ginen eskolara.
 
NAHIKO ONDO PASATU GENUEN.
MARKEL – IÑIGO

ESKOLAKO 50. URTEURRENA

2014ko irailaren 30ean, 50. urteurrena ospatu genuen Untzaga plazan dantza bat eginez.Euria hasi zen baina ala ere oso ondo pasatu genuen.

4 urtetik 6. mailara joan ginen Untzagara. Untzagara joateko 4 urtekoak gure eskutik hartuta joan ziren.

ANDER - JAMILA

50 urte barru

Orain dela 50 urte Untzagara joan ginen dantza egitera, San Andres eskolako 50.urteurrena zelako. Jende pila bat etorri zen  gu ikustera, gu oso ondo sentitu ginen momentu hartan.

ANDER A. - IÑAKI

GAURKO EGUNA 50 URTE  BARRU

Orain dela 50 urte, guk zuen adina genuenean San Andres ikastetxeko ikasleak ginenean eskolako 50. urteurrena ospatu genuen. Hori ospatzeko gure ikastetxeko irakasleak ekintza batzuk prestatu zituzten, kurtsoan zehar egiteko. Horietako bat Untzagan dantza bat egitea zen. Guk 6.mailakoak 4 urteko ikasleak hartu eta Untzagako harmailetara joaten lagundu genituen. Ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiak zuzendaria gehituta, 2 eta 3 urtekoak izan ezik joan ginen dantza egitera. Dantza “Gure esku dago” deitzen zen, musikarekin lagunduz dantzatu genuen. Dantza egun askotan praktikatu genuen. Eguna heldu zenean denok eskolako kamisetarekin ikasle eta irakasle guztiak joan ginen. Dantza oso polita irten zen, gu oso ondo sentitu ginen.

ARATZ – MARKEL AZNAL

ESKOLAKO 50.URTEURRENA

Orain dela 50 urte San Andres eskolako 6. mailan geundenean…
Eskolako 50. urteurrena zenez Untzagako plazara joan ginen “Gure esku dago” abestia dantzatzera. Bakoitzak 4 urteko ume bat eskutik oratuta eraman zuen plazaraino.

Tipi-tapa...

Eskola osoa joan ginen 2 eta 3 urtekoak izan ezik eskola zaintzen gelditu zirelako.

Denok eskolako kamiseta eraman genuen, oso polita izan zen denok harmailetan lerroka kokatu ginenean. Prentsaurrekoa bukatu zenean mailaka dantza egitera jaitsi ginen.

Dantza oso polita izan zen eta eskola ia guztia dantzatzen ikustea ere oso polita izan zen.

Gustatu zaizue gure historia?

Goazen berriro kontatzera…
IONE - LEIRE

 50 URTE BARRU 

Orain dela 50 urte guk ikasitako San Andres eskolan 50 urteurrena ospatu genuen. 4 urtetik hasita 6. maila arte Untzagara joan ginen dantza bat egitera “Gure esku dago” deitzen zen. Guk eskolako kamiseta laranja edo berdea eraman genuen bakoitzak bat. Dantzatzeko 8 pertsona oholtzan ipini ziren eta besteak dantza egiten beheko partean. Zein ondo pasatu genuen lagunekin gure gorputza mugitzen denok abesten eta abar...

Berriro errepikatzea gustatuko litzaiguke!!!
NAHIA - ALBA


No hay comentarios:

Publicar un comentario